Zabalerarik gabeko zuriuneak txertatzeko gehigarria.Twitterreko euskal erabiltzaileek traola eta erabiltzaile-izenei kasu markak gehitzeko hainbat modu desberdin erabiltzen dituzte. Adibidez, #euskarabilduaren idatzi nahi badugu horrelakoak ikusten dira:
#euskarabildua-ren
#euskarabildua|ren
#euskarabildua ren
#euskarabildua'ren
#euskarabildua.ren
Baina zergatik ez erabili #euskarabilduaren edo @euskarabilduaren, hori bada nahi duguna? Orain arte ezinezkoa zen baina iametza interaktiboan garatu dugun Chrome-rako gehigarriari esker orain posible da modu erraz batean hori egitea.
Nola erabili:
1. Nahi duzun traola edo erabiltzaile-izena idatzi.
2. Chrome-ko goiko barrako botoia sakatu.
3. Kasu marka idatzi eta kitto!